Estafeta estellesa

Bitácora de la biblioteca de Estella

Estellerriko Irakurle Kluba abian dago

Posted by bibliotecaestella en 3 diciembre 2010

Gareanek irakurle klub bat antolatzea erabaki du aurtengo azarotik aitzina. Horrelako talde bat aurrera eramateko arrazoi nagusietarik bat izan da nolabaiteko beharra ikusten zela arlo horretan: gaur egun gure eskualdean ez dago aukerarik zenbait literatura-lanen inguruan euskaraz solasteko, irakurle klub bat bezalako iritzigune –eta emoziogune- batean.

Proiektu honen helburu nagusia eztabaida izanen da: kide guztien iritziak, ahotsak eta emozioak aditzea, liburu bera irakurtzeko modu ezberdinak kontrastatzea, eta bide batez, bertze liburu batzuez ere solastea, eta baita bizitzaz ere. Eta gaitera, euskaraz egin ahal izatea.

Kluba euskaraz guti-asko irakurtzen duen orori dago zuzendua. Beraz, jendea animatu nahi dugu parte har dezan. Gainera, ez da behar-beharrezkoa saio guztietara joatea. Halaber, saiatuko gara noiz edo noiz idazleren bat ekartzen.
Koordinazio edota gidaritza lanetan Xabier Iaben arituko da.

Saio guztiak Liburutegian izanen dira 19:30an, eta hemen duzue irakurriko diren liburuak eta egutegia:
Azaroaren 25ean:  Zazpi etxe Frantzian, Bernardo Atxaga
Abenduaren 16an: Haragia, Eider Rodriguez
Urtarrilaren 27an: Gainbehera dator dena, Chinua Achebe
Otsailaren 24an: Autokarabana, Fermin Etxegoien
Martxoaren 31ean: Lotsaizuna, John M. Coetzee
Maiatzaren 12an: Bizia lo, Jokin Muñoz

          

     

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

 
A %d blogueros les gusta esto: