Estafeta estellesa

Bitácora de la biblioteca de Estella

Archive for the ‘Euskera’ Category

Irakurri, Gozatu eta Oparitu 2014

Posted by bibliotecaestella en 30 abril 2014

Seigarren urtez,  IRAKURRI, GOZATU ETA OPARITU egitasmoa abiatu da gure liburutegian.

Aurreko urteetan bezala, programaren funtzionamendua hauxe izango da:

Euskaraz liburu bat irakurtzeagatik,  beste liburu bat erosi ahal izango duzu Lizarrako liburudendetan (INO, IRRINTZI eta CLARIN) %25eko beherapenarekin.
Garean bazkidea bazara, %50eko deskontua izango duzu.

Egitasmoak bi hilabeteko iraupena izanen du, eta Maiatza eta Ekainean, 50€ko erosketa-txekeak zozketatuko dira hilabete horretan irakurle-fitxa bete dutenen artean.

Aurten nobela berriekin erakusketa bat prestatu dugu, ea irakurle gehiago animatzen diren… irakurri, gozatu eta oparitzera!

  P1020377  P1020379P1020381 P1020380  Logo    P1020378

Posted in Biblioteca, Euskera | Etiquetado: , , | Leave a Comment »

IGOko kanpainaren bigarren zozketa

Posted by bibliotecaestella en 26 junio 2013

Badaukagu IGOko (Irakurri, Gozatu eta Oparitu) kanpainaren Ekaineko irabazlea: Mª JOSE GARABIETA izan da 50 €ko opari-txekea jaso duena.

Zoriontzen dugu opari honengatik eta baita ere irakurri zuen liburuengatik, Miren Agur Meaberen “Zazpi orduak”, berak esan duenez asko gozatu duelako irakurketa honekin eta berriro irakurtzea asmoa du sakoneko mezuak lasaiago dastatzeko.

P1020037

Gogoratu nahi dizuegu aste honetan bukatzen dela kanpaina, baina Uztailaren 6ra arte aukera izango da bonoak eta opari-txekeak Lizarrako liburudendetan erabiltzeko.

Mila esker parte hartu duten guztiei: irakurleak, antolatzaileak (Garean eta Kalen Artze) eta liburudendak.

Ea datorren urtean gehiago eta hobeago Irakurtzen, Gozatzen eta Oparitzen dugun euskaraz!

Posted in Actividades, Biblioteca, Euskera | Etiquetado: , | Leave a Comment »

IGOko kanpainaren lehenengo zozketa

Posted by bibliotecaestella en 28 mayo 2013

Jadanik IGOko lehengo zozketa egin da eta hona hemen Maiatzako irabazlea: INES ELORZA.
Oso irakurle fina da eta arratsalde honetan jaso du 50 €ko opari-txekea. Honekin Lizarrako liburudendetan erosiko ditu beste euskarazko liburuak.

Inesek Harkaitz Canoren “Twist” liburua irakurri zuen, eta gaia gordina izan arren, gehien gustatu zaiona hitz jokuak eta gai zirraragarriak beste arinago batzuekin tartekatzea izan da.

Zozketa 31 irakurleen artean egin dugu, hau da Maiatzean irakurle-fitxa bete dutenen artean, eta oraindik gelditzen da Ekaina osoa irakurtzen  jarraitzeko eta zorte pixka batekin bigarren opari-txekea irabazteko.

Zorionak Inés eta segi irakurtzen!

 

P1020015

 

Posted in Actividades, Biblioteca, Euskera | Etiquetado: , | 1 Comment »

Euslandia, unibertso txiki bat

Posted by bibliotecaestella en 27 mayo 2013

Joan den astean Euslandia, unibertso txiki bat ikuskizunaz gozatzeko aukera izan genuen liburutegian, Concetta Probanza eta Miriam Lukiren eskutik, eta Garean Euskaldunon Elkarteak antolatuta.

Hitzetan eta marrazkietan oinarrituta, antzerkia, musika, pintura, filosofia eta poesia uztartu zituen emanaldi berezi honek.
Ikuskizun honen gidoia galderetan oinarrituta dago. Zenbait ikus-entzulek txistera batetik galdera bana ateratzen zuten eta Miriam Lukik galderak erantzun zituen poemak errezitatuz eta ipuinak kontatuz.

Bitartean, Concetta Probanzak marrazkiak egiten zituen eta marrazki horiek proiektore bidez pantailan ikusten ziren. Galdera bakoitzari abesti bat zegokion.

Hemen uzten dizuegu zatitxo bat, lehenengo hiru galderekin:
Zer da herria?, Nor da etsaia?, Zer da errealitatea?

Posted in Actividades, Biblioteca, Euskera | Etiquetado: , , | Leave a Comment »

Irakurri, Gozatu eta Oparitu 2013

Posted by bibliotecaestella en 23 abril 2013

Gaur, Liburuaren Nazioarteko Egunean, IRAKURRI, GOZATU ETA OPARITU egitasmoa abiatu da gure liburutegian, bostgarren urtez.

Aurreko urteetan bezala, programaren funtzionamendua hauxe izango da:

Euskaraz liburu bat irakurtzeagatik,  beste liburu bat erosi ahal izango duzu Lizarrako liburudendetan (INO, IRRINTZI eta CLARIN) %25eko beherapenarekin.
Garean bazkidea bazara, %50eko deskontua izango duzu.

Egitasmoak bi hilabeteko iraupena izanen du eta, Maiatza eta Ekainaren erdialdera, 50€ko erosketa-txekeak zozketatuko ditugu hilabete horretan irakurle-fitxa bete dutenen artean.

Aprobetxatu aukera eta… irakurriz, gozatu!

o_a697812803e88854_000     o_a697812803e88854_001

Posted in Biblioteca, Euskera | Etiquetado: , , | Leave a Comment »

Estellerriko Irakurle Klubaren hirugarren edizioa

Posted by bibliotecaestella en 16 octubre 2012

GAREANek urriaren 25ean emanen dio hasiera irakurle klubaren hirugarren edizioari, aurreko urteko esperientzia onak hartaraturik.

Gogoratu nahi dugu horrelako talde bat aurrera eramateko arrazoi nagusietarik bat izan zela nolabaiteko beharra –eta hutsunea– ikusten genuela arlo horretan: joan den urtera arte gure eskualdean ez zegoen aukerarik zenbait literatura-lanen inguruan euskaraz solasteko, irakurle klub bat bezalako iritzigune –eta emoziogune— batean.

Proiektu honen helburu nagusia, aurreko urteetan adierazi bezala, eztabaida izanen da: kide guztien iritziak, ahotsak eta emozioak aditzea, liburu bera irakurtzeko modu ezberdinak kontrastatzea, eta, bide batez, bertze liburu batzuez ere solastea, eta, ildo hori harturik, menturaz, baita bizitzaz ere; eta, gainera, euskaraz egin ahal izatea.

Oroitarazi nahi dugu kluba euskaraz guti-asko irakurtzen duen orori dagoela zuzendua, hortaz, nahikoa da gutienezko irakurzaletasuna zein literaturzaletasuna izatea bertan parte hartzeko. Beraz, jendea animatu nahi dugu parte har dezan; gainera, ez da behar-beharrezkoa saio guztietara joatea eta, ikasturtean zehar, norberak ikusiko du noiz parte hartu.

Aurten ere sei saio izanen dira, eta bi idazle etorriko zaizkigu:
Itxaro Borda azaroaren 29an eta Pello Lizarralde otsailaren 28an
.

Hona Lizarrako liburutegian eginen diren saioen xehetasunak:

Urriak 25: Maitea, Toni Morrison
Azaroak 29: Boga boga, Itxaro Borda
Urtarrilak 31: Etxekalte, Harkaitz Zubiri
Otsailak 28: Orbanak, Pello Lizarralde
Apirilak 25: Twist, Harkaitz Cano
Maiatzak 30: Jakobian eraikina, Alaa Al Aswan

                                           

Posted in Actividades, Biblioteca, Euskera | Etiquetado: , , | Leave a Comment »

Karabi Karaba y Cuentos alucinantes

Posted by bibliotecaestella en 1 octubre 2012

Para quienes la pasada semana no pudieron entrar a ver los cuentacuentos, ya que la sala se desbordó, aquí les dejamos una pequeña muestra de las actuaciones de Inés y Sergio.

Posted in Actividades, Euskera | Etiquetado: , , , | Leave a Comment »

IGOko kanpainaren bigarren zozketa

Posted by bibliotecaestella en 4 julio 2012

Gaur IGOko (Irakurri, Gozatu eta Oparitu) kanpainaren bigarren opari-txekearen zozketa egin da.  Ekainean bete ziren 60 irakurle-fitxen artean egin da zozketa eta irabazlea 8 urtetakoa haurra, AIMAR GARCIA,  izan da. Baina Aimar oporretan dagoenez, 50 €koa opari-txekea jasotzera bere lehengusuak etorri dira. Zorionak Aimar!

Zozketa honekin aurtengoz bukatzen da IGOko kanpaina, eta espero dugu 2013an ere erantzun hain ona jaso dezala. Izan ere, aurten partehartzaile ugari hubildu da liburutegira eta osotara 126 erosketako-txartela banatu egin ditugu.
Kalen Artze, kanpainaren arduraduna, eta Garean Elkarteari eskertzen diegu, beren antolaketa eta laguntza guztiagatik.

Zorionak irakurle guztiei… jarraitu Irakurtzen, Gozatzen eta liburuak Oparitzen… eta hurrengo urte arte!

Posted in Actividades, Biblioteca, Euskera | Etiquetado: , , | Leave a Comment »

IGOko kanpainaren lehenengo zozketa

Posted by bibliotecaestella en 4 junio 2012

Joan den astean, IGOko (Irakurri, Gozatu eta Oparitu) kanpainaren lehenengo opari-txekearen zozketa egin zen. Kanpaina honetan, Maiatzan parte hartu zutenak sartu ziren zozketan, hau da 66 pertsona adin guztietakoa.

Eta hemen dugu poz-pozik, 50€eko txekearekin, irabazlea: XABIER ETXEBERRIA LOPETEGI. Zorionak Xabier!

Eta gainontzeko irakurleei, segi irakurtzen eta zorte ona izan Ekaineko zozketan!

Posted in Actividades, Biblioteca, Euskera | Etiquetado: , , | Leave a Comment »

Zikoinaren hegaldia: bideoa

Posted by bibliotecaestella en 1 junio 2012

Atzo oso emanaldi berezia izan genuen Liburutegian. Patxi Zubizarreta idazlearen eskutik eta Pello Ramirezen musika goxoarekin, zikoinaren bidaia egin genuen Dinamarkatik Marokora, hainbat lekuetako narrazio eta aniztasuna ezagutuz.

Hona hemen prestatu dugun bideoa, literatura eta musika onaz gozatzeko…

Posted in Actividades, Biblioteca, Euskera | Etiquetado: , , , , | Leave a Comment »

 
A %d blogueros les gusta esto: